Jabe-Gabetzearen Nazioarteko I Jardunaldiak

2013ko azaroan, Andaluzia, Mexiko, Katalunia, Brasil eta Kolombian, Autogestioaren Nazioarteko Jardunaldiak egin ziren:





Jardunaldi hauetan sortu ziren gaietako bat jabe-gabetzean sakontzea izan zen, Javier Encina eta Mª Ángeles Ávila saio batean zirriborratzen hasi ziren kontzeptua. Zirriborro honen garapenean, Mexiko, Kanariar Uharteak, Euskal Herria eta Andaluziako jendea topatzen joan gara, eta pentsatu dugu ondo legokeela esperientziak, hausnarketak, sentipenak partekatzea nazioarteko jardunaldi batzuetan, 2015eko ekainaren 15etik abuztuaren 15a bitartean.


Printzipioz, Sevillan ekainaren 24tik 30era izatea pentsatu dugu, Euskal Herrian Gipuzkoako bi lekutan izango lirateke: Donostian (Euskal Herriko Unibertsitateko Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan) uztailaren 20a aldera eta Irunen, abuztuaren 4tik 9ra. Cuernavaca-n (Mexiko) oraindik ez da datarik zehaztu eta Tenerifen (Kanariar Uharteetan) abuztuan beharbada...

Baina eztabaida dagoeneko hasita dago. Bideo-zirriborro batzuk sortu ditugu eztabaidatzen hasteko eta grabazio berriak sartzen joateko:



Hau da euskara hutsezko bideo-zerrenda:



Informazio gehiago jasotzeko, idatzi eposta honetara: ilusionismosocial@gmail.com

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina